G7 ez hemen ez inon / ez nihun!

Abuztuaren 24tik-26ra, Miarritzen

  • Solidaridad internacional: Alemania – Operación represiva en Hamburgo. Registros y 3 compañeres detenides

    2019/07/16

    https://vozcomoarma.noblogs.org/?p=22590

    Sigue a continuación la traducción que hemos hecho de una noticia aparecida hoy en 325 en inglés (que traducen desde el Indymedia alemán) y que informa de una nueva operación policial contra el movimiento anarquista en Hamburgo, Alemania. Se registraron algunas viviendas y 3 compañeres fueron detenides, acusades, según la prensa, de estar preparando un supuesto ataque incendiario en referencia al aniversario de los disturbios que en julio de 2017 sacudieron la ciudad durante días por la cumbre que el G-20 se atrevió a celebrar allí, provocando no solo al potente movimiento autónomo y anticapitalista de Hamburgo, sino de toda Europa e incluso de más allá.
    ¡Solidaridad con los Tres del Parkbank!

    Durante la noche del 8 de julio de 2019, tres de nuestres amigues y compañeres fueron arrestades y tras esto varios apartamentos fueron registrados. Tras la examinación de la prisión dos de elles están ahora bajo custodia, y la tercera persona obtuvo libertad condicional. Según la prensa, estarían acusades de preparar un ataque incendiario conectado con el aniversario de los disturbios contra la cumbre del G20 en Hamburgo en 2017.

    ¡Mostremos solidaridad y mostrémosles que no están solos!

    Si queréis escribirles podéis enviar cartas a:

    Libertäres Zentrum
    Karolinenstraße 42 (Hinterhaus)
    20357 Hamburgo
    Alemania

    Palabra clave para saber que son cartas para elles: “Die Drei von der Parkbank”

    ¡Estamos furioses!
    ¡Tanto si son culpables como si no, solidaridad con todes aquelles afectades por la represión!
    ¡Libertad para todes les prisioneres!
    ¡Los corazones ardientes no pueden ser encerrados!

  • Colas enpresaren makinarien sabotaia Arbonan

    2019/07/16

    (Izenik gabe) bidalia:

    Colas-Sud-Ouest konstrukzio enpresak Miarritzeko aireportua konpondu du G7ko partaideen erabilerarako. Colasen kolaboratzea salatzeko Arbona zentro guziaren berreraikuntza beregain duela, lanetan ari diren egunetan, Uztailaren 15 gau honetan, makineriak saboteatu dira.

  • Manifestazioa Miarritzen

    2019/07/16

    Larunbat honetan, uztailak 13, manifestazioa deitu du G7 Ez Plataformak Miarritzen. Arratsaldeko 17etan aterako da Miarritzeko Hipodromotik.

    Abuztuaren 19tik 26ra arte Hendaia-Irunen egingo den kontragailurraren aurrekari izango da manifestazio hau, orain arte modu deszentralizatuan egin diren manifestazio eta bestelakoen ostean.

    G7 ez hemen, ez inon!
    Denok Miarritzera!

  • EKINTZA ZUZEN ASTE INTERTERRITORIALA

    2019/07/16


    G7AREN KONTRAKO EKINTZA ZUZEN ASTE INTERTERRITORIALERAKO DEIALDIA

    Uztailaren 8tik 14ra Ekintza Zuzen Aste Interterritoriala deitu da Miarritzen (Euskal Herrian) egingo den G7 gailurraren kontra. Euskal Herrian jada hilabete batzuetatik hona antolatzen hasi den borroka beste leku batzuetara zabaltzeko deialdia da, ekintza zuzenetik erantzun diezaiogun gailur honi eta hark errepresentatzen duen sistemari.

    Miarritzen ikusiko dugu elkar.

    Autoantolakuntza eta borroka!

  • G7aren kontrako rap-a

    2019/07/16

    https://www.youtube.com/watch?v=MePxomelqdc

    G7 GainAzpi Ziakhus GadafistBrothers InurriGorri Odei2zio Stal'Inside NGsamplesekin

  • Euskotreneko biaren katenaria moztu dute Bilbon G7ari ez esateko

    2019/07/16

    https://topatu.eus/edukia/euskotreneko-biaren-katenaria-moztu-dute-bilbon-g7ari-ez-esateko

    Uztailaren 2ko gauean, Bedia inguruan, biaren katenaria moztu eta ordu batzuetan zehar euskotreneko linea eten dute. "Euskal gazteriak G7ari ez!" mezuarekin batera eman dute ekintzaren berri.

    Abuztu amaieran egingo dute Miarritzen G7aren gailurra. Horren harira, hainbat mobilizazio egin dira azken hilabeteetan, gailurrari aurkakotasuna adierazteko eta baita bestelako Euskal Herri baten aldeko aldarria egiteko ere.

    Ekintzaren egileek azaldu dutenearen arabera, astearte gauean moztu zuten katenaria; eta hurrengo goizeko lehen orduetan euskotreneko linea etenda egon zen.

    "Gure bizitza miseriara kondentzatzen duten horiek ezin dira ongi etorriak izan gure herrian; gure odolarekin merkantilizatzen dutenen aurrean kalera atera behar gara" adierazi dute. "Euskal gazteriak G7ari ez!" mezuarekin zabaldu dute ekintza egileek eta G7aren aurrean mobilizatzeko deia zabaldu diete gainerako gazteei.

  • G7 Blokatu kolektiboa sortu da

    2019/07/16

    https://nantes.indymedia.org/events/45947

    G7 BLOKATU KOLEKTIBOA
    G7 ETA BERE MUNDUA BLOKATU !

    G7 BLOKATU pertsonez osatu kolektiboa da, Biarritzen datorren agorrilaren 24tik 26ra egingo den G7 gailurraren kontra antolatua. Jendarte zibiletik edo militantzia aktibotik gatoz eta mundu berriaren urgentzia daramagu bihotzetan, gailur honek ordezkatzen duen alderantzizkoa.
    Euskal Herrian bilduko diren zazpi estatuburuek eta euren laguntxoek kapitalismoa gorpuzten dute. Bunkerizatuak egonen dira, (in)sekurizatuak: ordezkatzen ez dituzten herrietatik urrun. Bakarrik direla erakusteko aukera ematen digute, garai zaharkituaren sinbolo negargarri soilak.
    Gure helburua G7aren antolaketa aztoratzea da, desobedientzia zibileko ekimen masiboen bidez, gailurrean parte hartzen duten jende eta ontasunen joan etorriak trabatuz baita blokatuz. Ekintza guzti hauek gure izaeraren islara nahi ditugu : elkartasunez, sormenez eta parte hartzez jantziak.
    Ez daukagu ur kanoirik ez eta ibilgailu blindaturik. Ez ditugu begiak lehertzeko gomazko pilotarik eta mutilatzeko granadarik erabiliko. Gure arma bakarrak agertuko ditugun gure gorputzak, konbikzioa, determinazioa
    eta ekintzen burutzeko elkartasuna izango dira.
    Gobernuak hartu dituen segurtasun neurriei ez obeditzeko deia zabaltzen dugu, setio eta eskubide gabeko egoerak gure lurraldean dekretatu dituztelako. Astintzen dituzten mehatxu zitalen aurrean ez gara makurtuko, beldurra eta tristezia ez ditugu onartuko. Esperantza eta alaitasunaren alde jardungo dugu.
    Gaurdanik, mundu hobe baten alde zaudeten guztiak gurekin bat egitera gomitatzen zaituztegu. Elkarrekin, irudika eta antola ditzagun zigorgabetasun osoz harro ibiltzeko asmoa duten aberats horiek
    trabatzeko ekimenak.
    Hemengo eta hango herri eta herritarrak, zuek, gu, milaka izan gaitezen eta inguratu, isolatu, oztopatu ditzagun !
    Biolentzia da haiena, justizia gurea.

    Gurekin harremanetan sartzeko : g7blokatu@riseup.net

  • Sabotaiak Miarritzen eta Baionan

    2019/07/16

    (Izenik gabe)-k bidalia:

    Saboitaiak Miarritzen eta Baionan: G7 -ren kolaboratzaileen kontrako sabotaiak izan dira azken asteetan Miarritze eta Baiona aldean.
    Miarritzen, bost ostatu sabotuak izan dira.
    Baionan, agentzia imobiliara bat.
    Eta Baionako Komertzio Ganbarak eskualdeko ekoizle, kooperatiba eta enpresari guziei G7 munduarekin KOLABOen rola hartzera gonbidatu dituelarik,
    CCI KOLABO baita KOLABO sustatzaile dena, sabotatua izan da ekainaren 3an.

    G7 NIHUN EZ!
    ERRESISTENTZIA AKTIBOA BORROKATUZ KOLABOA!!!

  • Sabotaia Donostian G7aren kontra

    2019/07/16

    Batzuk-k bidalia:

    Asteartean, maiatzak 21, Zara Kids, Decathlon City, Stradivarius, Bershka, Nespresso, Orange, Woman Secret eta Donostiako erdiguneko beste hainbat denda saboteatu ziren, G7ak errepresentatzen duen sistema kapitalista heteropatriarkalaren sinbolo diren multinazionalak direlako.

    Haiek jazartzen dituzten indarkeria guztien kontra,
    G7 eta bere mundua sutara!

  • Carrefour supermerkatuen kontrako erasoak

    2019/07/16

    (Izenik gabe)-k bidalia:

    Maiatzaren 21 ean Bilbo inguruko 2 Carrefour supermerkatu erasotu genituen, G7 goibileraren kontrako ekintza zuzenen astea zela eta. Frantziako eta goibilera honetan partehartzen duten herrien interesen kontrako ekintza zuzen eta sabotaiak egitera animatzen zaituztegu.
    Kapitalismoaren kontra> sabotaia eta ekintza zuzena!

    ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA

  • G7aren kontrako ekintza

    2019/07/16

    Anonimoa-k bidalia:

    Maiatzaren 22ko gauean, Donostiako periferiako Decathlon eta McDonals itxi eta seinalatu ziren. Multinazional horiek, G7aren parte diren estatu frantseseko eta yankiko enpresarik handienetakoak direnez, haien inperialismoaren eta urte luzeetako kolonialismoaren errepresentatzaile ere badira. Jakina da Decathlonek jazartzen duen esplotazio laborala, eta McDonalsek, horretaz aparte, animalien gain ere jazartzen duen zapalkuntza.
    Gaur egun, estatuen mugak geroz eta kontrolatuago dauden garai honetan, haiek jendarteko sektore batzuentzako bakarrik ixten dituzte, beste batzuk eta batez ere multinazional handiak, haien estatuen babesarekin, mugarik gabe hedatzen diren bitartean. Alde batetik, Donostian ere geroz eta nabarmenagoa den turismoa elikatu eta bultzatzen duten bitartean, muga horiek norantza batean erabat irekiak mantenduta, beste alde batetik haien esku duten eta espreski horretarako sortzen ari diren teknologia guztia erabiltzen dute batzuentzat erabat ixteko.

    G7 ez hemen, ez inon!
    Mugei sua!

  • G7aren kontrako Ekintza Zuzen Astea

    2019/05/10

    Maiatzaren 20tik 26era Ekintza Zuzen Astea deitu da Euskal Herrian, abuztuan Miarritzen egingo den G7 gailurraren kontra. Tokian toki, G7aren eta errepresentatzen duen sistema kapitalistaren sinboloak seinalatzeko deialdia egin da aste horretarako, bakoitzak nahi edo ahal duen moduan ekiteko.
    Ez diezaiegun utzi gure bizitza nahieran kontrolatzen.

    G7 ez hemen, ez inon!

  • EZ MIARRITZEN EZ INON!

    2019/03/24

    Aurtengo abuztuak 24, 25 eta 26-an G7a egiten saiatuko dira Miarritzen, Euskal Herrian. Gailur honetan munduko zazpi potentzia ekonomiko elkartuko dira: AEB, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada eta Japon. Egun horietan, munduko 7 estatu boteretsuenetako buruzagiak, enpresariek lagunduak eta mertzenario-ejertzito batez babestuak, haien pribilegio eta estatusa mantentzeko elkartuko dira, kapitalaren interesen alde, bizitzari gerra deklaratuz, ekonomia demokratiko eta kapitalismo berdearen izenean. Gailur hau sistema kapitalistaren errepresentaziorik gordinenetakoa da, non zazpi trajedunek eta euren lagunek munduko gainontzekoen oraina eta geroa erabakiko duten mahai baten inguruan.

    Sistema kapitalistaren garapenak boterea difuminatzera eraman du ekonomia eta geopolitika mundialean, funtsean elkar konplementatzen diren zapalkuntza sare batean oinarritua (heteropatriarkatua, arrazismoa, klase zapalkuntza, estatuen inperialismoa...) eta dominazio global bat osatzen duena; estatu-nazioen egituretan eta bere garapenerako beharrezko diren sistema demokratikoetan gorpuzten den botere globala, eta gure egunerokotasunean jazartzen zaiguna forma desberdinetako biolentzia bidez. Soldatapeko lana, kontrol soziala, atzerritartasun legea, abortuarena edo dena delakoak, azken finean jendarteko sektore batzuk bakarrik erruduntzeko diseinatuak, komunikabideak, kartzela eta mugen existentzia bera... gure gorputzak eta bizitzak kontrolatzeko eta euren boterea bere horretan mantendu dadin jazartzeko tresnak dira. Haien ahotan hainbeste entzuten den bakeak, segurtasunak, hiritartasunak, bergizarteratzeak... euren boterearen onarpena eta euren arauen obedientzia esan nahi dute. Eta G7 gailurra, hori guztiaren erakuslerik adierazgarrienetakoa da.

    Horregatik erantzungo dugu beste behin Biarritzen, bizitza domestikatu batean itotzen saiatzen den estatu kapitalista zis-heteropatriarkal eta arrazistaren arauak ukatzen ditugulako. Eta erantzuna autodefentsa izango da; sistema zapaltzaile kontra gauden beharra baita horren aurka eskura ditugun tresnekin aurre egitea, elkarlaguntza eta elkartasunetik erresistentzia eraikiz. Bankuak erasotzea, lanbide/pole emploi kaltetzea edota presondegiak erasotzea, komisaldegiak jopuntu izatea, makinak apurtzea...askatze bideak dira. Gure parean daudenek beraien boterea bermatzeko torturatzean, kartzelaratzean, indiskriminatuko tirokatzean, esplotatzean... ez dute dudarik. Guk, horren aurrean erantzutean ere ez.

    Botere forma ororen kontra,
    autoantolakuntza eta borroka!

  • «
  • »

Agenda

  • Charla: G7 Cumbre en Biarritz

    2019-07-18 - 20:00 - Casa del Vínculo Puente la Reina, Gares

    Charla sobre la cumbre G7 en Gares

    Organizado por la Plataforma G7 Ez

  • Apéro contre le G7

    2019-06-28 - 18:00 - 96, boulevard Raspail, Paris

    Pour s’organiser en amont du G7, et pour préparer le contre-sommet et les actions à venir, on se donne…

  • Kalejira, poteoa eta argazki masiboa, Gasteizen

    2019-06-22 - 13:00 - Burulleriasetik hasita, Gasteizen

    13:00 Kalejira
    13:30 Freestyle poteoa
    14:30 G7 Ez argazki masiboa

    G7 Ez Plataformak…

  • Kalejira Bilbon

    2019-06-22 - 12:30 - Frantziako Konsulatuan (Iparragirre kalea 26)

    Kalejira Bilbon, G7 Ez Plataformak antolatua

  • Charla sobre la represión en cumbres imperialistas

    2019-04-26 - 19:00 - Ateneo “Lagun” - CNT de Barakaldo

    La actividad, impulsada por la plataforma “G7 Inon Ez” comenzará a las 19.00 y tendrá como plato fuerte…

  • Manifestazioa Donostian

    2019-06-22 - 17:00 - Easo Plaza, Donostia

    Gipuzkoarrok G7ari ez!
    beste mundu bat sortzen

    G7 Ez Plataformak antolatua

  • Hitzaldia: G7aren kontrako erresistentzia ekofeministak

    2019-06-06 - 18:30 - Okendo 9, Donostia - Emakumeen etxea

    Julia Marti
    (FeministAlde-OMAL)

    Antolatzaileak: Emakumeen etxea elkartea - Ekofeminismo…

  • Hitzaldia: Txaleko horiak eta errepresioa

    2019-05-30 - 19:00 - Gasteiz

    "Txaleko horiak eta Frantziar estatuaren errepresioa"
    G7 Ez Plataformak antolatua, Aldaben …

  • Hitzaldia: Zer egin dezakegu Miarritzeko gailurra salatzeko?

    2019-06-15 - 16:00 - Katuxa Ibarra s/n. Laudio * Araba

    G7aren kontrako erantzuna prestatzen

    G7 akatu!

    Hitzaldia: Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik

    2019-05-16 - 19:00 - Gasteiz

    "Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik"
    G7 Ez Plataformak antolatutako hitzaldia, Landatxon…

  • G20: Aurretik, bitartean eta ondoren. Hitzaldia

    2019-05-11 - 18:30 - Zizur Nagusia

    "Solidaridad con lxs represaliadxs del G20"

    Hitzaldia Esparru Gaztetxean (Zizur Nagusia, Nafarroa)

  • Hitzaldia. Zer da G7?

    2019-05-07 - 19:00 - Gasteiz

    "Zer da G7? Erresistentzia esperientziak"
    G7 Ez Plataformak antolatua, Sumendin (Gasteiz)

  • G20-ari buruzko hitzaldia

    2019-05-19 - 11:30 - Karmela, Bilbo, Euskal Herria

    Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldi antikartzelarioen barruan egingo den hitzaldia

    Hamburgo,…

  • Díaz. No limpies esta sangre

    2019-04-07 - 19:00 - Kijera Gaztetxean (Kanpandegi Kalea 2) Donostia

    Zineforuma, globalizazioaren aurkako borrokaz: “Díaz. No limpies esta sangre”

  • Zer da G7a?

    2019-04-04 - 19:30 - Kijera Gaztetxean

    Mahaingurua: Zer da G7a? Zer egin dezakegu?

    Donostiako Boulevard-ean. Euria…

  • Ekintza Zuzena Astea

    2019-05-20 - - Euskal Herria

    Maiatzak 20tik 27ra.
    Euskal Herrian, G7 kontrako sabotai deszentralizatuak egitera dei egiten…

  • Jaialdi antirepresiboa

    2019-04-06 - 18:00 - Beasaingo Gaztetxea

    18:00 Hitzaldia - Casos represivos del G20 de Hamburgo
    Pintxo gozoak
    22:00 Kontzertuak

  • G7 ezinon jardunaldia

    2019-04-13 - 14:00 - Letaman Gaztetxea- Intxaurrondo (Donostia)

    Apirilak 13, bazkalordutik Letaman Gaztetxean
    Bazkaria, hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak…