G7 ni a Biarritz ni enlloc

24-26 d'Agost a Biarritz

  • Kronika: abuztuak 19-20

    2019/08/20

    Atzo eta gaur, abuztuaren 19 eta 20a, kontragailurreko guneen prestaketa egin da: Hendaiako hiru gune (gaztetxea, portuko topaketa intergalaktikoak eta gazte-gunea, kanetako auzoan) eta Urruñako akanpalekua.

    Astelehen goizean goizetik presentzia poliziala bazegoen ere, arratxaldean hasi ziren kontrolak areagotzen; mugan kotxe eta oinezko batzuk gelditzen eta identifikatzen aritu ziren, eta baita Hendaiako kaleetan ere. Gutxienez hiru pertsona identifikatuak eta katxeatuak izan ziren, 15 pertsona retenituak, 2 atxilotu atzo eta beste 5 atxilotu gaur, denak aske utziak gero, besteak beste. Iparraldean muga inguruko herri batzuetako errepideak moztuak izan dira. CRSak eta militarrak eskola eta belardi batzuetan instalatu dira iparraldean, eta Hondarribian ere bai hegoaldean. Hala ere, kontrolak ez dira erabatekoak eta jendea ari da irixten Hendaia eta Urruñako guneen montaketetara.

    Bestalde, akanpalekuan Legal Team-ak postua jarri du hainbat informazio legal zabaldu eta laguntza emateko; ondorengo fanzine hau zabaldu dute oinarrizko informazioekin eta +34 943 09 06 30 zenbakiaren bidez kontakta daiteke haiekin.

    Horretaz gain, mediamanif.com webgunea zabaldu da, "txakurren eta manifestarien posizioak biltzen dituen mapa interaktibo partehartzailea" dena. Bukatzeko, G7aren kontrako borroka eta kontragailurrari buruzko informazioa g7ez.eus eta g7borroka.info-n ere aurki daiteke.

  • -7 Irratsaioa kontragailurrean

    2019/08/20

    -7 irratsaioa-k bidalia:

    G7aren kontragailurrean irrati programa bat egingo da goizetan, 8.00etatik 12.00etara, Hendaia eta Urruñako guneetan. Berriak, deialdiak, elkarrizketak... kontragailurretik zuzenean. http://espora.org:8000/ken7irratsaioa.mp3 helbidean entzun ahal izango da.

    Kuinak, komunikatuak, iritzia, berriak, etab. bidali nahi izanez gero, ken7irratsaioa@sindominio.net helbidera edo +34 640 168 394 telefonora idatz dezakezue (Signal, Whatsapp, Telegram).

    Bestalde, #-7irratsaioa hashtag-a gehitu twitterrean idatzitako berri edota gertakariei, irratsaioko berriak atalean esan daitezen.

    Denon artean egin dezagun kontragailurrerako komunikabide libre bat.

    G7 ez hemen, ez inon!

    -7 irratsaioa

  • Arrestation d’un activiste italien en Bretagne

    2019/08/20

    https://lundi.am/Arrestation-d-un-activitste-italien-en-Bretagne

    Avant le G7 de Biarritz, retour à Gênes

    Dans le jargon de la presse judiciaire, c’est ce qu’on appelle un « drôle de hasard ». Alors que le G7 de Biarritz approche et que les ministères de l’Intérieur et de la Justice semblent être sur le pied de guerre pour éviter que le sommet ne se transforme en un énième fiasco pour le gouvernement Macron, on apprenait le 10 août qu’un activiste italien en fuite suite à sa condamnation pour avoir participé au contre-sommet du G8 de Gênes en 2001 venait d’être arrêté en Bretagne.

    Depuis 8 ans, Vincenzo Vecchi vivait à Rochefort-en-Terre dans le Morbihan où un comité de soutien d’une cinquantaine de personnes s’est spontanément créé après son interpellation. Le désormais quarantenaire, définitivement condamné en 2012 pour « dévastation et saccage » avait fuit son pays depuis de nombreuses années.

    Vincenzo Vecchi désormais incarcéré au centre de détention de Vézin le Coquet passera devant la cour d’appel de Rennes ce mercredi 14 août afin que la justice française statue sur sa possible extradition. Un rassemblement est prévu à 9h le jour même place du Parlement.

  • G7aren kontragailurrerako deialdien laburpena

    2019/08/20

    G7 Ez plataformak antolatutako ekintza eta mobilizazioak

    Abuztuaren 19tik 25era:

    19-21: kontragailurraren montaketa-prestaketa
    21-23: kontragailurra Hendaia eta Irunen
    24: Irun-Hendaia manifestazioa
    25: 7 kontzentrazio Miarritze inguruko 7 puntutan: Angelu, Baiona eta Miarritze. Manifestatzeko debekuaren kontra.

    https://alternativesg7.org/index.php/eu/egitaraua/

    G7 Ez! Gazte Gunea

    Abuztuaren 21etik 23ra, G7 ez plataformak antolaturiko kontra-gailurrean, Hendaian.

    https://twitter.com/G7EzGazteGunea

    Jaka horien eta antolakunde antikapitalisten blokeo ekintzak

    Abuztuaren 19tik 25era:

    A63 - D932 - D936 -D260 - D810 - D911
    Aeroportua - Tgv - Oui.sncf
    Euskal kostako autopista, Baiona
    Euskal kostako autopista, Angelu
    Bassilour kalea, Miarritze
    Donibane Lohizune
    Souhara kalea, Urruña
    Urruña
    Biriatou
    Behobiako karretera
    Biriatou-ko peajea

    Jaka horiak

    Agorrilaren 25ean 12:00tan: plataformak deituriko “ortzadarra”, Miarritze inguruan egingo diren 7 elkarteratze. G7a inguratzeko eta manifestatzeko debekua salatzeko.

    Hautatu ezazu leku bat eta animatu zure kideak:

    • Miarritzeko Cité de l’Océan-eko rotondan
    • Barroilhet de Bidart-eko rotondan (Miarritzeko autopistaren irteeran)
    • Angeluko Maignon-eko rotondan
    • Angeluko Herriko etxean
    • Baionako Herriko etxean
    • Angeluko Bost kantoietan
    • Chambre d’Amour-eko ondartzan, Angelun

    G7a eta bere munduaren kontra. Contre-G7ari buruzko informazio guziak (Hendaia-Irun abuztuaren 19tik 26ra)
    https://gjg7contresommet.wixsite.com/gjg7/post/contre-le-g7-et-son-monde-du-19-au-26-août

    "Ama Lurra" - Topaketa intergalaktikoak

    Lurra eta Askatasuna
    Abuztuaren 21, 22, 23
    Hendaia (Lapurdi)

    https://zad.nadir.org/spip.php?article6508
    https://borrokagaraia.wordpress.com/2019/07/31/topaketa-intergalaktikoak-hendaian/

    BESTE DEIALDI AUTONOMOAK

    Euskal Herriko mugimendu autonomoetatik abuztuaren 19tik 26ra Ipar Euskal Herrian egingo den G7aren kontragailurrerako deialdia. Autoantolakuntza eta ekintza zuzenerako deia.

  • Hamaika Feminista Autonomoen komunikatua

    2019/08/20

    Hamaika Feminista Autonomo-k bidalia:

    Mundu mailako zazpi botere ekonomiko, politiko eta militar gorenak ordezkatzen dituen G7a gure lurretan elkartuko da aurtengo abuztuan Miarritzen (Euskal Herria). Nazioarteko politikan benetako inpaktua suposatzen duen batzarra da G7 deituriko “foru informal” delako hau., kapitalismoaren garapena ahalbidetu eta sustatzeko beharrezkoa duten bilkura nagusia. Geure egunerokoan, geure herrietan eta geure gorputzetan garatzen den kapitalismoaz ari gara., geure eguneroko, geure herri eta geure gorputzak zeharkatzen dituen zapalkuntza estruktural multzoa.

    Erosotasun kuota batzuekin bizitzeko pribilegioa ematen digu neoliberalismoak, bizi eredu zehatz batera moldatzearen truke betiere. Indarkeriaz jositako bizimodu bat da hau. Gauza jakina da sistema patriarkal kapitalistak modu anitzetan zapaltzen gaituela: etxean zein etxetik kanpoko lan esplotazioa, kontrol soziala, genero eta sexualitate arau bortitzak, familia eredu heteropatriarkalaren inposaketa, forma komunitarioen desagerpena eta horrek dakarren indibidualismoa edo gure bizitzen gaineko kontrola ukatzen digun desarrollismo teknozientifikoa, besteak beste.

    Baina sasi-askatasun edo askatasun neoliberal indibidualistak badu bere kostea hortik haratago ere. Egitura honek funtzionatu ahal izateko Hegoalde globaleko herrialde pobretuenetako komunitateak eta biodibertsitatea gupida gabe espoliatzen eta xahutzen dira etengabean. GU eta BESTEAK deiturikoen arteko muga sinboliko eta materiala eraikitzen da eta “diferentzi”hori erabiltzen da erosoago esplotatzeko.

    Horrekin batera, boteredunek bizigarriagoak diruditen tokietarantz ematen diren migrazio prozesuak blokeatu eta estigmatizatzen dituzte. Muga horiek zalantzan jartzen saiatzen direnen aurka, instituzionalizatutako kontrol eta zigor mekanismoak aplikatzen dira, esate baterako: Atzerritarrak Internatzeko Zentruak (CIE), espetxeak, Adin Txikikoen Zentruak edo zuzeneko kanporaketak burutuz. Horretaz gain, migratu ondoren bizitza normalizatzen saiatzen diren pertsona arrazializatuen bizi-baldintzak logika kolonialistan eta muturreko esplotazioan oinarritzen dira. Testuinguru honetan, emakumeak eta gainontzeko identitate ez normatiboak dira, azken finean, kaltetuenak.

    Guzti hori horrela, tamalgarria eta perbertsoa iruditzen zaigu G7an elkartuko diren erakundeek feminismoa beregain hartzea eta hutsaltzea. Argi dago irabazi guztien xox miserable batzuk erakunde feministetara bideratuko dituztela esatea errentagarria dela haien aurpegiak zuritzeko. Iraingarria da beren estrategia politiko bortitza gauzatzeko emakumeen eskubideak defendatu eta sustatuko dituztela esateko adina prepotentzia izatea. Izan ere, bere oinarrian kontraesankorra da ikuspegi kapitalista batetik jarduten duen feminismoa. Arma eta hesiz blindatzen duten Mendebalde txuria emakumeen pobreziaren areagotzean oinarritzen da., eta indarkeriaz lortutako menpekotasun hori beharrezkoa dute beren boterea mantendu ahal izateko.

    G7a kapitalismoaren ikur gorena izanik, feministok zapalkuntza anitzak barnebiltzen dituen kultura ideologikoaren aurkako borroka honetan egon behar dugu halabeharrez. Feminismorik ez dago ikuspegi antikapitalistarik gabe. Patriarkatuak eta kapitalismoak sistema berdinean jarduten dute, biak dira indarkeriaren bidez metatzen den aberastasun logika horren birikak. Hau ez onartzea, arazoari sakontasunik gabe heltzea da. Horregatik, kapitalismoak erasotzen gaituenean ere feminismotik indarrez erantzungo dugu. Terrorismo heteropatriarkal kapitalista kolonialistaren aurrean modu aktiboan erantzuteko prest gaude, horretarako erabiltzen diren bide guztiak zilegi izanik.

    Kapitalaren zapalkuntzari aurre egiteko elkartasun sareak ehundu ditzagun!
    Gora G7aren eta honek ordezkatzen duen sistemaren aurkako ekintza zuzena!
    Geure bizitzen jabe izan arte!

    HAMAIKA FEMINISTA AUTONOMO

  • G7aren kontragailurrerako deia

    2019/08/20

    (EGUNERATUA)

    Abuztuaren 24tik 26ra egingo dute G7 gailurra Miarritzen, Euskal Herrian. Jada hilabete batzuetatik hona ikusi ahal izan da nola sektore desberdinetatik, leku eta modu ezberdinetan hasi diren erantzunak ematen, eta abuztuaren 19tik 26ra egingo den kontra-gailurrerako deia egiten. Azken asteetan eskuorri bat agertu da egin diren ekintza desberdinetako batzuk azalduz, ondoren ikus daitekeena:

    • Mc Donald’s eta Decathlonen kontrako ekintza Donostian.
    • Desarmons-les kolektiboaren mintzaldia Itsasun, besteak beste.
    • G7 Fan Clubaren ekimenak Miarritzen.
    • Hainbat kajero/distribudoreen sabotaia Bilbon.
    • G7ri ongi etorria (antzerkia) Donostian.
    • Casino eta beste lau ostaturen kontrako sabotaiak Miarritzen.
    • Euskal Herria harrera herria ekimena Irun – Hendaia arteko zubian.
    • Bi Carrefourren kontrako sabotaiak Bilbon.
    • Macron-en kontrako mobilizazioa G7ren prestaketarako bisitan Miarritzen
    • G7ren kontrako manifa Donostian.
    • CCI Komertzio Ganbararen kontrako ekintza Baionan.
    • Garapen kontseiluak G7arena bozkatzean, G7 kontrako eskuorrien banaketa, Baionan.
    • G7ak errepresentatzen duen sistema kapitalista heteropatriarkalaren kontra sabotaiak Donostian:

      Zara Kids-en
      Decathlon City
      Stradivarius
      Bershka
      Nespresso
      Orange
      Woman Secret
      eta Donostiako erdiguneko beste hainbat denda

    • G7ren kontrako kalejira Bilbon.
    • Turismo bulegoen kontrako sabotaiak Getaria eta Bidarten.
    • Orange dendaren kontrako ekintza Donostian.
    • G7ren kontrako tindaketak/pintadak Euskal Herrian zehar.
    • Agentzia imobiliarien sabotaia Baionan eta Getarian.
    • “Serge, Mikel, Peio”-k G7an kolaboratzearen salaketa (Serge: Miarritzeko Komertsanteen presidentea, Mikel: Lauak Kooperatiba, Peio: Agour kooperatiba), Agour kooperatiban Heletan eta karriketan Hazparnen.
    • Euskotreneko biaren katenaria mozketa Bilbon
    • Errepresioa sustatzen eskolek duten inplikazioaren eta Okupazio militarraren salaketa, Hazparnen
    • Manifestaldia eta antzerkia Miarritzen.
    • Miarritzeko aireportua konpondu duen Colas enpresaren makinen suntsiketa Arbonan.
    • FEVEko Bilbo-Santander trenbidearen etetea G7aren aurka.
    • Arrangoitzeko Golfeko zelaien pozoitzea, pozoin ekologikoarekin.

    ZAPALKUNTZAREN KONTRA
    ELKAR-INDARTU, ANTOLATU TA BORROKATU!

  • Arrangoitzeko Golfa pozoin ekologikoz suntsitua izan da

    2019/07/30

    (Izenik gabe) bidalia:

    G7 eta bere munduaren borrokatzea, Euskal Herriko lurrak, herriak eta bizilekuak kapitalisten jostaleku izaitearen borrokatzea da. Euskal Hiria Luxuzko hotel eta Golfaz betetzen ari da.
    Turismogintza jo mugan, Uztailaren 30an, Golfaren belardia suntsitua pozoin ekologikoan G7 ez salatuz, Arrangoitzen.

  • FEVEko Bilbo-Santander trenbidea eten dute G7aren aurka

    2019/08/20

    https://topatu.eus/edukia/feveko-bilbo-santander-trenbidea-eten-dute-g7aren-aurka

    Uztailaren 20ko goizaldean egin zuten ekimena gazte batzuek. Neumatiko batzuei su emanez Bilboko merkantziazko trenen sarbide nagusia moztu zuten. Deia luzatu diete Euskal Herriko gainerako gazteei tokian tokiko sabotaiak eginez G7aren aurka borrokatzeko.

    Uztailaren 20ko goizeko lehen orduetan, hainbat gaztek FEVE merkantziazko trenen bidea moztu zuten Bilbon ordu batzuez. Azpiegitura garrantzitsu bat eten zuten ekimen honekin, Bilbo-Santander bidea baita merkantziazko trenek hiriburura duten sarbide nagusia. 4 neumatiko errez lortu zuten mozketa gauzatzea, eta pankarta bat ere zabaldu zuten "G7aren aurrean euskal gazteria borrokan" leloa zeramana.

    Topaturi helarazitako oharrean azpimarratu dutenez, ekimen honen helburua abuztuan Biarritzen ospatuko den G7 gailurraren aurka egitea izan da, eta gailurraren aurka mugitzen ari den borroka orokorraren baitan kokatu nahi izan dute sabotaia. Halaber, deia luzatu diete gainerako euskal gazteei tokian tokiko sabotaiak egiteko eta G7aren aurkako plataformak antolaturiko protestetan parte hartzeko.

  • Solidaridad internacional: Alemania – Operación represiva en Hamburgo. Registros y 3 compañeres detenides

    2019/08/20

    https://vozcomoarma.noblogs.org/?p=22590

    Sigue a continuación la traducción que hemos hecho de una noticia aparecida hoy en 325 en inglés (que traducen desde el Indymedia alemán) y que informa de una nueva operación policial contra el movimiento anarquista en Hamburgo, Alemania. Se registraron algunas viviendas y 3 compañeres fueron detenides, acusades, según la prensa, de estar preparando un supuesto ataque incendiario en referencia al aniversario de los disturbios que en julio de 2017 sacudieron la ciudad durante días por la cumbre que el G-20 se atrevió a celebrar allí, provocando no solo al potente movimiento autónomo y anticapitalista de Hamburgo, sino de toda Europa e incluso de más allá.
    ¡Solidaridad con los Tres del Parkbank!

    Durante la noche del 8 de julio de 2019, tres de nuestres amigues y compañeres fueron arrestades y tras esto varios apartamentos fueron registrados. Tras la examinación de la prisión dos de elles están ahora bajo custodia, y la tercera persona obtuvo libertad condicional. Según la prensa, estarían acusades de preparar un ataque incendiario conectado con el aniversario de los disturbios contra la cumbre del G20 en Hamburgo en 2017.

    ¡Mostremos solidaridad y mostrémosles que no están solos!

    Si queréis escribirles podéis enviar cartas a:

    Libertäres Zentrum
    Karolinenstraße 42 (Hinterhaus)
    20357 Hamburgo
    Alemania

    Palabra clave para saber que son cartas para elles: “Die Drei von der Parkbank”

    ¡Estamos furioses!
    ¡Tanto si son culpables como si no, solidaridad con todes aquelles afectades por la represión!
    ¡Libertad para todes les prisioneres!
    ¡Los corazones ardientes no pueden ser encerrados!

  • Colas enpresaren makinarien sabotaia Arbonan

    2019/08/20

    (Izenik gabe) bidalia:

    Colas-Sud-Ouest konstrukzio enpresak Miarritzeko aireportua konpondu du G7ko partaideen erabilerarako. Colasen kolaboratzea salatzeko Arbona zentro guziaren berreraikuntza beregain duela, lanetan ari diren egunetan, Uztailaren 15 gau honetan, makineriak saboteatu dira.

  • Manifestazioa Miarritzen

    2019/08/20

    Larunbat honetan, uztailak 13, manifestazioa deitu du G7 Ez Plataformak Miarritzen. Arratsaldeko 17etan aterako da Miarritzeko Hipodromotik.

    Abuztuaren 19tik 26ra arte Hendaia-Irunen egingo den kontragailurraren aurrekari izango da manifestazio hau, orain arte modu deszentralizatuan egin diren manifestazio eta bestelakoen ostean.

    G7 ez hemen, ez inon!
    Denok Miarritzera!

  • EKINTZA ZUZEN ASTE INTERTERRITORIALA

    2019/08/20


    G7AREN KONTRAKO EKINTZA ZUZEN ASTE INTERTERRITORIALERAKO DEIALDIA

    Uztailaren 8tik 14ra Ekintza Zuzen Aste Interterritoriala deitu da Miarritzen (Euskal Herrian) egingo den G7 gailurraren kontra. Euskal Herrian jada hilabete batzuetatik hona antolatzen hasi den borroka beste leku batzuetara zabaltzeko deialdia da, ekintza zuzenetik erantzun diezaiogun gailur honi eta hark errepresentatzen duen sistemari.

    Miarritzen ikusiko dugu elkar.

    Autoantolakuntza eta borroka!

  • G7aren kontrako rap-a

    2019/08/20

    https://www.youtube.com/watch?v=MePxomelqdc

    G7 GainAzpi Ziakhus GadafistBrothers InurriGorri Odei2zio Stal'Inside NGsamplesekin

  • Euskotreneko biaren katenaria moztu dute Bilbon G7ari ez esateko

    2019/08/20

    https://topatu.eus/edukia/euskotreneko-biaren-katenaria-moztu-dute-bilbon-g7ari-ez-esateko

    Uztailaren 2ko gauean, Bedia inguruan, biaren katenaria moztu eta ordu batzuetan zehar euskotreneko linea eten dute. "Euskal gazteriak G7ari ez!" mezuarekin batera eman dute ekintzaren berri.

    Abuztu amaieran egingo dute Miarritzen G7aren gailurra. Horren harira, hainbat mobilizazio egin dira azken hilabeteetan, gailurrari aurkakotasuna adierazteko eta baita bestelako Euskal Herri baten aldeko aldarria egiteko ere.

    Ekintzaren egileek azaldu dutenearen arabera, astearte gauean moztu zuten katenaria; eta hurrengo goizeko lehen orduetan euskotreneko linea etenda egon zen.

    "Gure bizitza miseriara kondentzatzen duten horiek ezin dira ongi etorriak izan gure herrian; gure odolarekin merkantilizatzen dutenen aurrean kalera atera behar gara" adierazi dute. "Euskal gazteriak G7ari ez!" mezuarekin zabaldu dute ekintza egileek eta G7aren aurrean mobilizatzeko deia zabaldu diete gainerako gazteei.

  • G7 Blokatu kolektiboa sortu da

    2019/08/20

    https://nantes.indymedia.org/events/45947

    G7 BLOKATU KOLEKTIBOA
    G7 ETA BERE MUNDUA BLOKATU !

    G7 BLOKATU pertsonez osatu kolektiboa da, Biarritzen datorren agorrilaren 24tik 26ra egingo den G7 gailurraren kontra antolatua. Jendarte zibiletik edo militantzia aktibotik gatoz eta mundu berriaren urgentzia daramagu bihotzetan, gailur honek ordezkatzen duen alderantzizkoa.
    Euskal Herrian bilduko diren zazpi estatuburuek eta euren laguntxoek kapitalismoa gorpuzten dute. Bunkerizatuak egonen dira, (in)sekurizatuak: ordezkatzen ez dituzten herrietatik urrun. Bakarrik direla erakusteko aukera ematen digute, garai zaharkituaren sinbolo negargarri soilak.
    Gure helburua G7aren antolaketa aztoratzea da, desobedientzia zibileko ekimen masiboen bidez, gailurrean parte hartzen duten jende eta ontasunen joan etorriak trabatuz baita blokatuz. Ekintza guzti hauek gure izaeraren islara nahi ditugu : elkartasunez, sormenez eta parte hartzez jantziak.
    Ez daukagu ur kanoirik ez eta ibilgailu blindaturik. Ez ditugu begiak lehertzeko gomazko pilotarik eta mutilatzeko granadarik erabiliko. Gure arma bakarrak agertuko ditugun gure gorputzak, konbikzioa, determinazioa
    eta ekintzen burutzeko elkartasuna izango dira.
    Gobernuak hartu dituen segurtasun neurriei ez obeditzeko deia zabaltzen dugu, setio eta eskubide gabeko egoerak gure lurraldean dekretatu dituztelako. Astintzen dituzten mehatxu zitalen aurrean ez gara makurtuko, beldurra eta tristezia ez ditugu onartuko. Esperantza eta alaitasunaren alde jardungo dugu.
    Gaurdanik, mundu hobe baten alde zaudeten guztiak gurekin bat egitera gomitatzen zaituztegu. Elkarrekin, irudika eta antola ditzagun zigorgabetasun osoz harro ibiltzeko asmoa duten aberats horiek
    trabatzeko ekimenak.
    Hemengo eta hango herri eta herritarrak, zuek, gu, milaka izan gaitezen eta inguratu, isolatu, oztopatu ditzagun !
    Biolentzia da haiena, justizia gurea.

    Gurekin harremanetan sartzeko : g7blokatu@riseup.net

  • Sabotaiak Miarritzen eta Baionan

    2019/08/20

    (Izenik gabe)-k bidalia:

    Saboitaiak Miarritzen eta Baionan: G7 -ren kolaboratzaileen kontrako sabotaiak izan dira azken asteetan Miarritze eta Baiona aldean.
    Miarritzen, bost ostatu sabotuak izan dira.
    Baionan, agentzia imobiliara bat.
    Eta Baionako Komertzio Ganbarak eskualdeko ekoizle, kooperatiba eta enpresari guziei G7 munduarekin KOLABOen rola hartzera gonbidatu dituelarik,
    CCI KOLABO baita KOLABO sustatzaile dena, sabotatua izan da ekainaren 3an.

    G7 NIHUN EZ!
    ERRESISTENTZIA AKTIBOA BORROKATUZ KOLABOA!!!

  • Sabotaia Donostian G7aren kontra

    2019/08/20

    Batzuk-k bidalia:

    Asteartean, maiatzak 21, Zara Kids, Decathlon City, Stradivarius, Bershka, Nespresso, Orange, Woman Secret eta Donostiako erdiguneko beste hainbat denda saboteatu ziren, G7ak errepresentatzen duen sistema kapitalista heteropatriarkalaren sinbolo diren multinazionalak direlako.

    Haiek jazartzen dituzten indarkeria guztien kontra,
    G7 eta bere mundua sutara!

  • Carrefour supermerkatuen kontrako erasoak

    2019/08/20

    (Izenik gabe)-k bidalia:

    Maiatzaren 21 ean Bilbo inguruko 2 Carrefour supermerkatu erasotu genituen, G7 goibileraren kontrako ekintza zuzenen astea zela eta. Frantziako eta goibilera honetan partehartzen duten herrien interesen kontrako ekintza zuzen eta sabotaiak egitera animatzen zaituztegu.
    Kapitalismoaren kontra> sabotaia eta ekintza zuzena!

    ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA

  • G7aren kontrako ekintza

    2019/08/20

    Anonimoa-k bidalia:

    Maiatzaren 22ko gauean, Donostiako periferiako Decathlon eta McDonals itxi eta seinalatu ziren. Multinazional horiek, G7aren parte diren estatu frantseseko eta yankiko enpresarik handienetakoak direnez, haien inperialismoaren eta urte luzeetako kolonialismoaren errepresentatzaile ere badira. Jakina da Decathlonek jazartzen duen esplotazio laborala, eta McDonalsek, horretaz aparte, animalien gain ere jazartzen duen zapalkuntza.
    Gaur egun, estatuen mugak geroz eta kontrolatuago dauden garai honetan, haiek jendarteko sektore batzuentzako bakarrik ixten dituzte, beste batzuk eta batez ere multinazional handiak, haien estatuen babesarekin, mugarik gabe hedatzen diren bitartean. Alde batetik, Donostian ere geroz eta nabarmenagoa den turismoa elikatu eta bultzatzen duten bitartean, muga horiek norantza batean erabat irekiak mantenduta, beste alde batetik haien esku duten eta espreski horretarako sortzen ari diren teknologia guztia erabiltzen dute batzuentzat erabat ixteko.

    G7 ez hemen, ez inon!
    Mugei sua!

  • Setmana d'Acció Directa contra el G7

    2019/05/07

    Del 20 al 26 de maig s'ha convocat una Setmana d'Acció Directa en Euskal Herria, en contra de la cimera G7 que es farà a Biarritz en agost. S'ha fet una crida a senyalar els símbols del G7 i del sistema capitalista que representa, des de cada lloc, cadascuna amb els mitjans que vulgui o tingui. No els hi deixem controlar les nostres vides com vulguin.

    G7 ni aquí, ni enlloc!

Agenda

  • Topaketa Intergalaktikoak

    2019-08-21 - - Kanetako portuan, Hendaia

    Aman Komunak-ek Topaketa Intergalaktikoen hirugarren edizioa antolatu du aurten Abuztuaren 21etik…

  • Gazte gunea Hendaian G7aren kontra

    2019-08-21 - - Hendaia

    Gaztegunea abuztuaren 21etik 23ra. Egun bakoitzeko gaiak:

    08/21: Bizitzak
    08/22: Mugak

  • CRSei "ongietorri" kontzertua

    2019-08-16 - 23:59 - Hazparne, Lapurdi

    ATZERATUA
    G7a dela-eta Hazparnera etorriko diren CRSei "ongi etorria" emateko…

  • Kalejira Bilbon

    2019-06-22 - 12:30 - Frantziako Konsulatuan (Iparragirre kalea 26)

    Kalejira Bilbon, G7 Ez Plataformak antolatua

  • Charla: G7 Cumbre en Biarritz

    2019-07-18 - 20:00 - Casa del Vínculo Puente la Reina, Gares

    Charla sobre la cumbre G7 en Gares

    Organizado por la Plataforma G7 Ez

  • Apéro contre le G7

    2019-06-28 - 18:00 - 96, boulevard Raspail, Paris

    Pour s’organiser en amont du G7, et pour préparer le contre-sommet et les actions à venir, on se donne…

  • Kalejira, poteoa eta argazki masiboa, Gasteizen

    2019-06-22 - 13:00 - Burulleriasetik hasita, Gasteizen

    13:00 Kalejira
    13:30 Freestyle poteoa
    14:30 G7 Ez argazki masiboa

    G7 Ez Plataformak…

  • Charla sobre la represión en cumbres imperialistas

    2019-04-26 - 19:00 - Ateneo “Lagun” - CNT de Barakaldo

    La actividad, impulsada por la plataforma “G7 Inon Ez” comenzará a las 19.00 y tendrá como plato fuerte…

  • Manifestazioa Donostian

    2019-06-22 - 17:00 - Easo Plaza, Donostia

    Gipuzkoarrok G7ari ez!
    beste mundu bat sortzen

    G7 Ez Plataformak antolatua

  • Hitzaldia: G7aren kontrako erresistentzia ekofeministak

    2019-06-06 - 18:30 - Okendo 9, Donostia - Emakumeen etxea

    Julia Marti
    (FeministAlde-OMAL)

    Antolatzaileak: Emakumeen etxea elkartea - Ekofeminismo…

  • Hitzaldia: Txaleko horiak eta errepresioa

    2019-05-30 - 19:00 - Gasteiz

    "Txaleko horiak eta Frantziar estatuaren errepresioa"
    G7 Ez Plataformak antolatua, Aldaben …

  • Hitzaldia: Zer egin dezakegu Miarritzeko gailurra salatzeko?

    2019-06-15 - 16:00 - Katuxa Ibarra s/n. Laudio * Araba

    G7aren kontrako erantzuna prestatzen

    G7 akatu!

    Hitzaldia: Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik

    2019-05-16 - 19:00 - Gasteiz

    "Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik"
    G7 Ez Plataformak antolatutako hitzaldia, Landatxon…

  • G20: Aurretik, bitartean eta ondoren. Hitzaldia

    2019-05-11 - 18:30 - Zizur Nagusia

    "Solidaridad con lxs represaliadxs del G20"

    Hitzaldia Esparru Gaztetxean (Zizur Nagusia, Nafarroa)

  • Hitzaldia. Zer da G7?

    2019-05-07 - 19:00 - Gasteiz

    "Zer da G7? Erresistentzia esperientziak"
    G7 Ez Plataformak antolatua, Sumendin (Gasteiz)

  • G20-ari buruzko hitzaldia

    2019-05-19 - 11:30 - Karmela, Bilbo, Euskal Herria

    Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldi antikartzelarioen barruan egingo den hitzaldia

    Hamburgo,…

  • Díaz. No limpies esta sangre

    2019-04-07 - 19:00 - Kijera Gaztetxean (Kanpandegi Kalea 2) Donostia

    Zineforuma, globalizazioaren aurkako borrokaz: “Díaz. No limpies esta sangre”

  • Zer da G7a?

    2019-04-04 - 19:30 - Kijera Gaztetxean

    Mahaingurua: Zer da G7a? Zer egin dezakegu?

    Donostiako Boulevard-ean. Euria…

  • Setmana d'Acció Directa

    2019-05-20 - - Euskal Herria

    20-27 maig
    Contra el G7, setmana da sabotatge en Euskal Herria.
    Perquè ens oprimeixen…

  • Jornada G7 ezinon

    2019-04-13 - 14:00 - Gaztetxe de Letaman - Intxaurrondo (Donostia)

    El 13 d'abril, des de l'hora de dinar al Gaztetxe de Letaman
    Dinar, xerrades, concerts i PDs

    Autoorganització…