G7aren kontrako ekintza

Anonimoa-k bidalia:

Maiatzaren 22ko gauean, Donostiako periferiako Decathlon eta McDonals itxi eta seinalatu ziren. Multinazional horiek, G7aren parte diren estatu frantseseko eta yankiko enpresarik handienetakoak direnez, haien inperialismoaren eta urte luzeetako kolonialismoaren errepresentatzaile ere badira. Jakina da Decathlonek jazartzen duen esplotazio laborala, eta McDonalsek, horretaz aparte, animalien gain ere jazartzen duen zapalkuntza.
Gaur egun, estatuen mugak geroz eta kontrolatuago dauden garai honetan, haiek jendarteko sektore batzuentzako bakarrik ixten dituzte, beste batzuk eta batez ere multinazional handiak, haien estatuen babesarekin, mugarik gabe hedatzen diren bitartean. Alde batetik, Donostian ere geroz eta nabarmenagoa den turismoa elikatu eta bultzatzen duten bitartean, muga horiek norantza batean erabat irekiak mantenduta, beste alde batetik haien esku duten eta espreski horretarako sortzen ari diren teknologia guztia erabiltzen dute batzuentzat erabat ixteko.

G7 ez hemen, ez inon!
Mugei sua!

Published data: 2019/09/02

Agenda