G7 Blokatu kolektiboa sortu da

https://nantes.indymedia.org/events/45947

G7 BLOKATU KOLEKTIBOA
G7 ETA BERE MUNDUA BLOKATU !

G7 BLOKATU pertsonez osatu kolektiboa da, Biarritzen datorren agorrilaren 24tik 26ra egingo den G7 gailurraren kontra antolatua. Jendarte zibiletik edo militantzia aktibotik gatoz eta mundu berriaren urgentzia daramagu bihotzetan, gailur honek ordezkatzen duen alderantzizkoa.
Euskal Herrian bilduko diren zazpi estatuburuek eta euren laguntxoek kapitalismoa gorpuzten dute. Bunkerizatuak egonen dira, (in)sekurizatuak: ordezkatzen ez dituzten herrietatik urrun. Bakarrik direla erakusteko aukera ematen digute, garai zaharkituaren sinbolo negargarri soilak.
Gure helburua G7aren antolaketa aztoratzea da, desobedientzia zibileko ekimen masiboen bidez, gailurrean parte hartzen duten jende eta ontasunen joan etorriak trabatuz baita blokatuz. Ekintza guzti hauek gure izaeraren islara nahi ditugu : elkartasunez, sormenez eta parte hartzez jantziak.
Ez daukagu ur kanoirik ez eta ibilgailu blindaturik. Ez ditugu begiak lehertzeko gomazko pilotarik eta mutilatzeko granadarik erabiliko. Gure arma bakarrak agertuko ditugun gure gorputzak, konbikzioa, determinazioa
eta ekintzen burutzeko elkartasuna izango dira.
Gobernuak hartu dituen segurtasun neurriei ez obeditzeko deia zabaltzen dugu, setio eta eskubide gabeko egoerak gure lurraldean dekretatu dituztelako. Astintzen dituzten mehatxu zitalen aurrean ez gara makurtuko, beldurra eta tristezia ez ditugu onartuko. Esperantza eta alaitasunaren alde jardungo dugu.
Gaurdanik, mundu hobe baten alde zaudeten guztiak gurekin bat egitera gomitatzen zaituztegu. Elkarrekin, irudika eta antola ditzagun zigorgabetasun osoz harro ibiltzeko asmoa duten aberats horiek
trabatzeko ekimenak.
Hemengo eta hango herri eta herritarrak, zuek, gu, milaka izan gaitezen eta inguratu, isolatu, oztopatu ditzagun !
Biolentzia da haiena, justizia gurea.

Gurekin harremanetan sartzeko : g7blokatu@riseup.net

Published data: 2019/09/02

Agenda