Nola bidali edukiak

Atari hau iturri ezberdinetatik jasotako edukiekin osatzen da.

Badakigu bidaltzen den materiala sentsiblea/marroneroa izan daitekeela eta dokumentuak iristarazten dizkigutenen pribatutasuna zaindu nahi dugu.

Horregatik, autodefentsa digitalerako hainbat estrategia partekatu nahi ditugu.

Sistema amnesiko bat erabili

TAILS GNU/Linux banaketa amnesiko bat da, komunikazioen segurtasuna hobetzeko tresna multzo bat eskeintzen duena.

Instalazioari eta erabilerari buruzko argibideak TAILSen dokumentazio orrialdean aurki daitezke.

GARRANTZITSUA: Ez deskargatu inoiz Tails edo Tor Project-en orrialde ofizialak ez diren beste orrialdeetatik.

Konektatu internetera Tor Browser-en bidez.

Tor Browser Mozilla Firefox-en oinarritutako bilatzaile bat da, gure sarrera-helbidea ezkutatzeko TOR sare pribatua erabiltzen duena. Erabili konexioen jatorria ezkutatu nahiez gero.

TAILSek bilatzaile hori lehenesten du berez, TOR sarearen bidez konektatzeko.

Zure gailua segurua dela uste baduzu, bilatzailearen paketea Tor Browser-en orrialde ofizialetik deskargatu dezakezu, TAILS erabili behar izan gabe.

Metadatuak ezabatu

Bidalitako fitxategiei loturiko informazioa dira metadatuak. Argazkiek, PDFek, audioek... zenbait informazio mantendu ohi dute fitxategian: zein gailurekin egin den, noiz, zein programarekin, zein hizkuntzetan...

Metadatuak ezabatzeko TAILSen eskuragarri dagoen MAT tresna erabiltzea gomendatzen dugu.

Ezabatzea seguruago egiteko, MAT2 izeneko bertsio berri bat dago, TAILSen pakete moduan eskuragarri dagoena eta ondorengo komandoekin instala daitekeena terminalean:

sudo apt update
sudo apt install mat2

Fitxategiak modu seguru batean partekatzeko plataformak

Ez bidali tamaina handiko fitxategiak posta elektroniko bidez, erabili fitxategiak partekatzeko sistema seguruak eta bidali helbidea.

Riseup Share (50MB arte) edota Firefox Send (1GB arte) erabiltzea gomendatzen dugu.

Fitxategiak handiagoak badira, Framatube bezalako plataforma libre eta federatuetan publika ditzakezu.

Sortu behin-behineko posta-kontu bat

Zure helbide pertsonala jarraitzea ekidin ahal izateko, edukiak behin-behineko posta-kontu baten bidez bidaltzea gomendatzen dugu.

Horretarako, GuerrillaMail bezalako kontu tenporal zerbitzuren bat erabiltzea gomendatzen dugu.

Bidali mezu elektroniko bat

Sahiestu zure izena idaztea eta bidal iezaguzu edukiaren azalpen labur bat, batez ere zabaldu dezakegun tokiko kanpaina baten parte bada.

Ekintzen kasuan, ekidin ekintza egin duten pertsonak identifikatzeko erabil daitezken elementuak edo aurpegiak azaltzen diren argazkiak bidaltzea.

Edukia jada beste nonbait publikatua badago, bidal iezaguzu helbidea edo bere feed-a (RSS/Atom).

Bukatzeko, gure mezuak egiaztatu edo enkriptatutako mezularitza partekatu nahiez gero, gure PGP gakoa hemen deskargatu daiteke, eta gure 65C1 41A4 3781 81E8 43AE B1B0 DC93 F701 D4CE BCCF fingerprinta egiaztatu.

Azaldu lehen mezuan nondik deskarga dezakegun zure gako publikoa eta zein beste bide erabil dezakegun bere fingerprint-a egiaztatzeko.

Edukiak bidaltzeko, g7ezinon(a)sindominio.net helbidera idatz diezagukezu.

Downloads

Published data: 2019/05/03

Agenda

  • Topaketa Intergalaktikoak

    2019-08-21 - - Kanetako portuan, Hendaia

    Aman Komunak-ek Topaketa Intergalaktikoen hirugarren edizioa antolatu du aurten Abuztuaren 21etik…

  • Gazte gunea Hendaian G7aren kontra

    2019-08-21 - - Hendaia

    Gaztegunea abuztuaren 21etik 23ra. Egun bakoitzeko gaiak:

    08/21: Bizitzak
    08/22: Mugak

  • CRSei "ongietorri" kontzertua

    2019-08-16 - 23:59 - Hazparne, Lapurdi

    ATZERATUA
    G7a dela-eta Hazparnera etorriko diren CRSei "ongi etorria" emateko…

  • Kalejira Bilbon

    2019-06-22 - 12:30 - Frantziako Konsulatuan (Iparragirre kalea 26)

    Kalejira Bilbon, G7 Ez Plataformak antolatua

  • Charla: G7 Cumbre en Biarritz

    2019-07-18 - 20:00 - Casa del Vínculo Puente la Reina, Gares

    Charla sobre la cumbre G7 en Gares

    Organizado por la Plataforma G7 Ez

  • Apéro contre le G7

    2019-06-28 - 18:00 - 96, boulevard Raspail, Paris

    Pour s’organiser en amont du G7, et pour préparer le contre-sommet et les actions à venir, on se donne…

  • Kalejira, poteoa eta argazki masiboa, Gasteizen

    2019-06-22 - 13:00 - Burulleriasetik hasita, Gasteizen

    13:00 Kalejira
    13:30 Freestyle poteoa
    14:30 G7 Ez argazki masiboa

    G7 Ez Plataformak…

  • Charla sobre la represión en cumbres imperialistas

    2019-04-26 - 19:00 - Ateneo “Lagun” - CNT de Barakaldo

    La actividad, impulsada por la plataforma “G7 Inon Ez” comenzará a las 19.00 y tendrá como plato fuerte…

  • Manifestazioa Donostian

    2019-06-22 - 17:00 - Easo Plaza, Donostia

    Gipuzkoarrok G7ari ez!
    beste mundu bat sortzen

    G7 Ez Plataformak antolatua

  • Hitzaldia: G7aren kontrako erresistentzia ekofeministak

    2019-06-06 - 18:30 - Okendo 9, Donostia - Emakumeen etxea

    Julia Marti
    (FeministAlde-OMAL)

    Antolatzaileak: Emakumeen etxea elkartea - Ekofeminismo…

  • Hitzaldia: Txaleko horiak eta errepresioa

    2019-05-30 - 19:00 - Gasteiz

    "Txaleko horiak eta Frantziar estatuaren errepresioa"
    G7 Ez Plataformak antolatua, Aldaben …

  • Hitzaldia: Zer egin dezakegu Miarritzeko gailurra salatzeko?

    2019-06-15 - 16:00 - Katuxa Ibarra s/n. Laudio * Araba

    G7aren kontrako erantzuna prestatzen

    G7 akatu!

    Hitzaldia: Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik

    2019-05-16 - 19:00 - Gasteiz

    "Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik"
    G7 Ez Plataformak antolatutako hitzaldia, Landatxon…

  • G20: Aurretik, bitartean eta ondoren. Hitzaldia

    2019-05-11 - 18:30 - Zizur Nagusia

    "Solidaridad con lxs represaliadxs del G20"

    Hitzaldia Esparru Gaztetxean (Zizur Nagusia, Nafarroa)

  • Hitzaldia. Zer da G7?

    2019-05-07 - 19:00 - Gasteiz

    "Zer da G7? Erresistentzia esperientziak"
    G7 Ez Plataformak antolatua, Sumendin (Gasteiz)

  • G20-ari buruzko hitzaldia

    2019-05-19 - 11:30 - Karmela, Bilbo, Euskal Herria

    Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldi antikartzelarioen barruan egingo den hitzaldia

    Hamburgo,…

  • Díaz. No limpies esta sangre

    2019-04-07 - 19:00 - Kijera Gaztetxean (Kanpandegi Kalea 2) Donostia

    Zineforuma, globalizazioaren aurkako borrokaz: “Díaz. No limpies esta sangre”

  • Zer da G7a?

    2019-04-04 - 19:30 - Kijera Gaztetxean

    Mahaingurua: Zer da G7a? Zer egin dezakegu?

    Donostiako Boulevard-ean. Euria…

  • Ekintza Zuzena Astea

    2019-05-20 - - Euskal Herria

    Maiatzak 20tik 27ra.
    Euskal Herrian, G7 kontrako sabotai deszentralizatuak egitera dei egiten…

  • Jaialdi antirepresiboa

    2019-04-06 - 18:00 - Beasaingo Gaztetxea

    18:00 Hitzaldia - Casos represivos del G20 de Hamburgo
    Pintxo gozoak
    22:00 Kontzertuak