Topaketa Intergalaktikoak

  • Date : 2019-08-21
  • Time :
  • Location : Kanetako portuan, Hendaia

Aman Komunak-ek Topaketa Intergalaktikoen hirugarren edizioa antolatu du aurten Abuztuaren 21etik 23ra Hendaian, G7aren kontragailurrean. Aurreko bi topaketak Bretainiako Notre-Dame-des-Landeseko ZAD gunean egin dira. Hemen, zabaldu duten egitaraua:

Egitaraua

08/21, asteazkena

Lurraren defentsa eta borroka moldeak

12:00-13:00: poteoa kantuz eta musikan bazkaria

15:30: topaketa: Euskal Herriko lur defentsa mugimenduak + By2020 We Rise Up

17:30: Jaka Horien inguruko errepresioaren kontrako borroka

19:00: herri harresi tailerra

20:30: soka dantza akanpagunean

08/22, osteguna

Eraso sexistekin bukatu

12:00-13:00: poteoa kantuz eta musikan bazkaria

15:30: tailer ez-mistoak neska zein mutilentzat. Bi aldiz bi tailer

20:30: soka dantza akanpagunean

08/23, ostirala

Hizkuntza zapalduen egoera

12:00-13:00: poteoa kantuz ta musikan bazkaria

15:30-17:30: hiztunen lekukotasunak eta topaketa 18:00: oinarrien ikasteko ikastaroa

19:00: testu bera hizkuntza guztietan grabatzeko saioa. Mikro irekia raplariei, nork bere hizkuntzan.

20:30: soka dantza akanpagunean

Xehetasunak

Ordutegia : eguerditik arratseko 8etara

Ostatua eta janaria, infogunea, erakusketak, serigrafia tailerra eta Ambazadatxoa egurrezko egitura izanen dira bertan.

Bestelako edozein hitz hartze, bilkura eta tailerrentzat, espazio informal bat ere altxatuko dugu.

Published data: 2019/08/15

Agenda