EZ MIARRITZEN EZ INON!

Aurtengo abuztuak 24, 25 eta 26-an G7a egiten saiatuko dira Miarritzen, Euskal Herrian. Gailur honetan munduko zazpi potentzia ekonomiko elkartuko dira: AEB, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada eta Japon. Egun horietan, munduko 7 estatu boteretsuenetako buruzagiak, enpresariek lagunduak eta mertzenario-ejertzito batez babestuak, haien pribilegio eta estatusa mantentzeko elkartuko dira, kapitalaren interesen alde, bizitzari gerra deklaratuz, ekonomia demokratiko eta kapitalismo berdearen izenean. Gailur hau sistema kapitalistaren errepresentaziorik gordinenetakoa da, non zazpi trajedunek eta euren lagunek munduko gainontzekoen oraina eta geroa erabakiko duten mahai baten inguruan.

Sistema kapitalistaren garapenak boterea difuminatzera eraman du ekonomia eta geopolitika mundialean, funtsean elkar konplementatzen diren zapalkuntza sare batean oinarritua (heteropatriarkatua, arrazismoa, klase zapalkuntza, estatuen inperialismoa...) eta dominazio global bat osatzen duena; estatu-nazioen egituretan eta bere garapenerako beharrezko diren sistema demokratikoetan gorpuzten den botere globala, eta gure egunerokotasunean jazartzen zaiguna forma desberdinetako biolentzia bidez. Soldatapeko lana, kontrol soziala, atzerritartasun legea, abortuarena edo dena delakoak, azken finean jendarteko sektore batzuk bakarrik erruduntzeko diseinatuak, komunikabideak, kartzela eta mugen existentzia bera... gure gorputzak eta bizitzak kontrolatzeko eta euren boterea bere horretan mantendu dadin jazartzeko tresnak dira. Haien ahotan hainbeste entzuten den bakeak, segurtasunak, hiritartasunak, bergizarteratzeak... euren boterearen onarpena eta euren arauen obedientzia esan nahi dute. Eta G7 gailurra, hori guztiaren erakuslerik adierazgarrienetakoa da.

Horregatik erantzungo dugu beste behin Biarritzen, bizitza domestikatu batean itotzen saiatzen den estatu kapitalista zis-heteropatriarkal eta arrazistaren arauak ukatzen ditugulako. Eta erantzuna autodefentsa izango da; sistema zapaltzaile kontra gauden beharra baita horren aurka eskura ditugun tresnekin aurre egitea, elkarlaguntza eta elkartasunetik erresistentzia eraikiz. Bankuak erasotzea, lanbide/pole emploi kaltetzea edota presondegiak erasotzea, komisaldegiak jopuntu izatea, makinak apurtzea...askatze bideak dira. Gure parean daudenek beraien boterea bermatzeko torturatzean, kartzelaratzean, indiskriminatuko tirokatzean, esplotatzean... ez dute dudarik. Guk, horren aurrean erantzutean ere ez.

Botere forma ororen kontra,
autoantolakuntza eta borroka!

Downloads

Published data: 2019/03/24

Agenda